XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GORTEGIZONA: Bere aita, Abelardo Erregea, iparraldeko gure aliaturik onena da.
1. DAMA: Oso elegantea da.
2. DAMA: Eta oso poeta ona omen da.
SOLDADUA: Patxi Putxi Printzea!
(
GORTEGIZONA: Bere erresuma oso handia da.
Eta oso kristaua.
1. DAMA: Erresuma honetakoak oso senar atseginak omen dira.
2. DAMA: Eta oso leialak dira.
ERREGEA: Tira ba, alaba maitea.
Ba al dago zure gustokorik?
ARROSA XURI: Ezta bat ere, aita.
ERREGINA: Denak oso ederrak dira.
Baten bat gustatuko zitzaizun ba.
ARROSA XURI: Aita, entzun.
Eta zuk ere bai, ama.
Nik, ezkontzekotan, neure gustora egingo ditut gauzak.
ERREGEA: Eta nola?
ARROSA XURI: Ezkonduko naiz, bai.
Baina Printze Urdinarekin.
DAMAK: Eneee...!
ERREGEA: Zer txorakeriak dira horiek?
ERREGINA: Nola jakingo duzu bera dela?